www.albumcancionyletra.com
A A A A A Imprimir
Imprimir


Ken Zazpi Batzutan
Egunak, orduak
soinuak, oihuak
bustita dauden kaletan
jentea ibiltzen
ez naute ikusten.

Zertan naizen desberdina
ez zaie axola,
ta ez zait inporta
Ezer... Ezer...

Ze leku gutxi gelditzen zait
papelak galtzeko
ta ez antzezteko

Etengabe nago galdetzen
zer nago egiten
bizi ala irauten?
Ta zer... ta zer...

Batzutan laztana
zurekin egan joaten naiz
teilatu gainetan
izarrak margozten ditut
ostadarraren koloretan
inork ikusten ez nauenetan

niri ere ez zait gustatzen
marra gainditzea
une eroetan

Komunetako ispiluetan dudan begira,
dudan irrifarra

Baina bakarrik nagola
argiak ixteak,
ixilik kristalezko bihurtzen naiz

Batzuetan apurtzen naiz
hamaika mila zatitan
banaka gordetzen ditut
leku izkutu artean
inork ez ditzan aurkitu
hitz politen artean
batzutan zurea bait naiz
ta itzalena besteetan

Biluztu eta eska gorputz eta arima,
muxukatu baina ez piztu
argia, zergatik da hain zaila
onartzea
bizitzea zer den irautea zer den

Eta Batzuetan apurtzen naiz
hamaika mila zatitan
banaka gordetzen ditut
leku izkutu artean
inork ez ditzan aurkitu
hitz politen artean
batzutan zurea bait naiz
haizearena besteetan
ez naizenetan... ez naizenetan...
nahiz besteetan