Califica la calidad de esta letra
Puntaje:
4,91/5. Total votos:
55
Dena ilun ikusten den
egun hoietan,
noraezean lainotan
galtzen naizenetan,
nola begiratzen nauzu
zure keinu horrekin
kezka denak
uxatuak soilik irri batekin.
Negar erreza daukazu
haserratzean
pentsatu gabe elkarri
min ematean,
emeki hurbiltzen zara
isilaraziz dena
muxu baten deseginez
arrazoian bidena.
Nirekin ez bazeuden
pentsatzen itotzen naiz
bakarrik aurkitzean,
ta hitz egiten dizut
biok soilik dakigu
hizkuntza honetan.
Noizbait ukatzen bazaizkit
zure laztanak
hasperen batean galduta
ilusio danak
gatibu geldituko naiz
amets bako gauetan
beldurrak izozten diren
ordu bako egunetan.
Nirekin ez bazeuden
pentsatzen itotzen naiz
bakarrik aurkitzean,
ta hitz egiten dizut
biok soilik dakigu
hizkuntza honetan.
Kantu hau idazten mila aldiz
hitz bakoitzarekin
zu guk ito nahirik.
Segundu bakoitzak
zu ez zaudenean
zentzu apurren bat
niretzat har dezan
zu ez zaudenean.
Kantu hau idazten mila aldiz
hitz bakoitzarekin
zu guk ito nahirik.
Tomado de AlbumCancionYLetra.com
Segundu bakoitzak
zu ez zaudenean
zentzu apurren bat
niretzat har dezan
nota bakoitzean
zu sentitu nahirik
hitz bakoitzarekin
zu laztandu nahirik
zu ez zaudenean.